« Nik uste dut Cesta Puntak irabazi duela azkenean »

Finala ederra jokatu zuten euskaldunek larunbat huntan Miarritzeko jai alaian. Espaniaren kondu ari ziren hego euskal herriko lau bikote lehiatu dira neska eta mutilen sailan. Mutikoetan, Aritz Erkiaga bizkaitarra eta Imanol Lopez gipuzkoarrak jantzi dute txapela hiru jokaldiren buruan (15-9, 9-15 eta 10-2). Mintzatu gira bi garaileekin, eta entzunen dugu finalera iritsi den Iñaki Goikoetxea ondotik :