Sei bideozaintza kamera ezarriko dituzte Hazparne erdigunean

Hazparne erdigunea eta herriko etxeko aldiriak zaintzapean nahi ditu herriko etxeak. Sei bideozaintza kamera ezartzea onartu dute, 28.000 euroko aitzinkontu batekin. Estatuak ordainduko du kostuen %80. Gehiengoko hautetsi taldeak argudiatu duenez, urtarrilaren 27an herriko etxeko borta hautsi zuen ekintza horren antzekoak saihestu nahi dituzte. Oposizioak, aldiz, «bizi pribatuaren urratzea» eta «segurtasun sentimendu faltsu batean oinarritzea» salatu du.