Beñat Cachenaut “Gero ta gehiago galde badugu, senditzen dugu jendeak nahi duela jin barnekalderat”

Iholdiko herria agerian emanen dugu gaurko Goiz berrin, eta Beñat Cachenaut Baxe Nafartar herriko auzapeza gomitatuz.

Parada ere, finkatu berri den 26 hektareako ZAD-a eta herriak dituen proiektuak aipatzeko.

Maika Etxekoparren "meta kronika" : kronika bat kroniketaz

Maika Etxekopar antzezleak hilabetero bere kronika proposatzen du Goiz Berri saioan.

Aldi honetan, kronika egite ariketaz hortaz aritu zauku, asteazkenez beretik espakapatzen zaizkion hitz eta gogoeta horiek, egun zonbaitez bere "parte bat galdu balu bezala senditzen" delarik.

"Zonbat aldiz entzun dudan bertsozalerik, txapelketako saioak ez dituela maite erraiten"

Entzulearen iritzia: Ortzi Idoate (22-10-26)

Bertso afariak gozagarriak dira bai, bainan txapelketak tresna gisa ere balio duela uste du Ortzi Idoatek.

"Urtean 20.000 euro pagatzean nian, eta ondoko urtean momentuan 60.000 eurotara heltzen dira debisak"

Energia prezioak gora ta gora joaiten dira bainan mozkinen prezioak hainbeste goratzen ote dira ?
Galdera horri "ez" erantzun du Mauleko Ithurralde okindegiko Jean Mari Jauregik. Alta energia 3 aldiz kariago pagatu behar du. Orai arte, urtearentako 20.000 euroko faktura zuen, ondoko urterako 60.000 eurokoa aurreikusten du. 6 hilabeterentako prezioak ber heinean atxikitzeko asmoa du, haatik hartu gei zuen langile berria ez du hartuko.

Horri nola buru egin gei duen jakiteko bere gana joan da Ximun Uthurralt.

"On egin lezake Euskal Herrian ere Aillet eta bere klika, bere lekuan ezar litzazken beste botz batzu entzuten balizte"

Entzulearen iritzia : Iñaki Berhokoirigoin (22-10-25)

Entzulearen iritzian, elizaren lekuaz, eliza tradizionalaren leku hartzeaz kritika egin digu gaurkoan Iñaki Berhokoirigoinek.