Laborarien emanaldia Apirilaren 24

PAC edo Europako laborantxa politika aldatzen. Diru laguntzak ez dira berdin emanen, baldintza berriak zoin diren. °Hemengo lekuko arrazen bildotxer ez da beharrezkoa izanen, petenta elektronikoa ezartzea, aste bat barne. °Gamarte Elizaldian biologikoki hazi xerri ekoizpenak eginen dituzte.  °Bide hortan abiatuak dira.Ossau-Irati sormarkaren zindikatak, ardi gasna jastatzaleak xekatzen ditu, jastatze jarraikien egiteko.Xiberuko ASA-k oihan jabe pribatuekin, 2 programa ereman ditu beren oihanak hobeki baliatzeko gisa ° Ordiziako feriarat ere joanen gira., Lierni Elorza lagun gure sasoineko xarea beteko dugu.


{simpledownload href=/aitzur eta jorra/aitzur100424.mp3}>> Deskargatu{/simpledownload}

Laborarien emanaldia 10.04.03

Behi esnearen prezioa finkatua izan da ondoko 3 ilhabeterentzat. Batzu satifos, bertzeak ez. FDSEA, APLI eta ELB-ren ihardokitzeak, entzunen ditugu.-- Xiberuko herri elkargoak inkesta bat abiatzen du jakiteko behi, ardi edo ahuntz esnea nola baliatua den. 300 bat laborarier igorria izan da.-- Idiazabal sormarkako ardi gasnaren sasoin berriari, abiada emanen dute, helduden astezkenean, Ordizian. Jose Mari Ustarroz, Idiazabal sormarkaren lehendakariarekin mintzatuko gira.-- Bihar ere laborari”, EHLG-k, transmisioaren 15-aldia antolatzen du.-- Elizondoko primaderako feria, helduden ortziralean, iraganen da.

{simpledownload href=/aitzur eta jorra/aitzur100403.mp3}>> deskargatu{/simpledownload}

Laborarien emanaldia 10.03.26

Arberatzen, egitekoa den gasnategia,
Euskal mendia Leader programaren barne, oihanari buruz programa berezi bat abiatuko da.ICHN mendi laguntzak, azkenean altxatu dituztela artzain xoil eta mendiko etxalde ttipiek,Bio eguna zen, asteartean, D.Garaziko Navarre lizeoan.

Laborarien emanaldia 10.03.19

- Agalaxia eritasunaz, Pagolako laborari baten lekukotasuna ukanen dugu.

- Xiberuko Berrogañeko lizeoan, emaitza onak dituzte eta baldintza onak ere helduden sartzeari buruz.

- Ikastetxeen ate idekitzeak : Hazparneko aprendizen eskola eta Frantsesenea lizeoarenak.

- Bio egun bat antolatzen du D.Garaziko lizeoak : apairu eta mintzaldi.

 

Laboarien emanaldia 10.03.13

Agalaxia ardietako gaitza. GDS elkartearen biltzar nagusian, hortaz arizan dira. Hunkia den Lasako laborari baten lekukotasuna entzunen dugu.

Prefetak, Senpereko herriko etxeak EHLG-ri bozkatu diru laguntza bat nahi zuen ezeztatu bainan auzitegian  galdu du.

Donibane Lohizuneko 2 arraintzako untzi, iguzkilore oligo erregaiarekin ibiliko dira.

Crédit Agricole banketxearen biltzar nagusiko, ekoizpenen sormarketaz, mintzaldi bat antolatu dute.

Eta helduden aste undarrean, Heletan, primaderako feriak izanen dira