Lehen urrats bat, euskal selekzioarentzat

Pilota eta surf selekzioek nazioartean lehiatzeko parada ukanen dute. Madrilen adostu dute legea EAJk eta alderdi sozialistak eta horri esker, euskal selekzioaren izenean aritzen ahalko dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako pilotari eta surflariak, nazioarteko txapelketetan.

Martxel Toledo, ESAITeko kide ohiarekin eta Mikel Larralde, Endaiarrak pilota batzordeko presidentearekin mintzatu da Ihintza Arrieta. Zuhurtziaz hartzekoa baina berri ona da Martxel Toledorentzat.