"Pilota mundialean arima berezi bat bada, giro goxoa da"

Finalen eguna da ostiral hau Pilotako Munduko Txapelketan. Euskal Irratietan, trinketeko 4 zuzenean eskainiko dizkizuegu. Eta menturaz, horietako bitan ariko da Battitta Ducassou. Esku huska trinketean erreferentzia bat, dudarik gabe, munduko txapelduna buruz buru goiz huntako finala aintzin hasteko, baina xapela arraberritzeko xantzekin. Mundial hau etxean, nola bizi izan duen, txapela arraberritzeko aukerak, euskal selekzioa... hainbat gaietaz galdeginen dio Olatz Idoatek.

Ez ahantz gaur trinketeko 4 finala zuzenean eskainiko ditugula
- 11.30 tan xarekoa, ondotik Esku huska buruz buru
-16.00tan paleta gomazkoa nesketan 
- 20.30 esku huska binazka