"Urgentzia ekonomikoa" salatzen du Iparraldeko AEK-k

Iparraldeko AEK-ak alarma gorria piztu du diru baliabide eskasiagatik. Urteko EEP-ren 520 000€-ko dirulaguntza, bere aurrekontuaren %30 besterik ez da. AEK-ak, erakasleak duinki ordaintzea du xedea, izena emaiten duten ikasleei gehiegi pagarazi gabe. 

Iparraldeko AEK-k 1,7 milioi euroko aurrekontua du. Korrika bezalako ekitaldiei esker 1,2 milioi euro lortu behar ditu urtero.