Euskal Trail lasterketa izanen da asteburu honetan

Ipar Euskal Herriko lasterkariendako erronka garrantzitsuena izanen da asteburu honetan, Euskal Trail lasterketa. Duela bi aste hasi dira laguntzaileak bideak garbitzen eta beharrezko oro prestatzen.

Donibane Lohizuneko hilketa matxistan, erakunde publikoek duten erantzukizuna seinalatu dute

Mobilizazioak Lapurdin Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko. Baionako auzitegi aitzinean elkarretaratzeko deia luzatu zuen Itaia antolakundeak igandean, eta Donibane Lohizunen feministek astelehenean. Oro har, Baionako prokuradorearen adierazpenak gaitzetsi dituzte, eta Frantziako justiziaren erantzukizuna azpimarratu. Ostiralean Donibane Lohizuneko hotel batean eraila izan zen emazteak urtarrilean jada tratu txarrak salatu zituen polizi-etxean; eta hori ez da aurrekari bakarra, izan ere, hiltzailea jada atxilotua izan zen emazteak bosgarren estaila batetik jasan zuen erorketaren ondotik. Haatik, froga eskasagatik aske gelditu zen. Prokuradorearen arabera, senarrak hilketa aitortu du aldi honetan.

Lapurdiko haur kantu txapelketa Larresoron

Larresoroko gela mukuru betea zen igandean Gure Irratiak eta Ote Lorek antolatu Lapurdiko Haur Kantu Txapelketa segitzeko. Bertan sailkatutakoak Urdiñarbeko finalerako sailkatu dira, Ekainaren 8an iraganen dena.

9000 m²ko egoitzak xingarra, edaria eta txokolateari dedikatuak

Euskal Hirigune elkargoaren lurretan plantatu dira hiru enpresa : Aubard, Bamas eta Egarri Edariak. Joan den astean estrenatu dute lekua. Enpresa bakoitzak hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin behar izan du. 

Xalbat Seosse Oxarango Haritza holding eta Egarri Edariak-eko lehendakaria goizberriko gomita izan da.

Sabina Hourcade: « guretzat interesgarria zen laborantzaren ikuspegi hori ematea »

Artzain Soil Lucie Francini eta Sabina Hourcaden filma estreinatu da ostegun arrats huntan Baionako Atalanten –Gure gomita zen Sabina Hourcade , ostegun goizean