Bidasoa Attak! | Berritasun gehiago Euskal Herritik

Urte oparoa izan dugu berritasunen aldetik eta hoietako batzuk enzunen ditugu saio hontan, esaterako GONORRIAGA eta BILINTX talde Bilbotarren arteko elkarlana, EZTA ILEN Zaldibartarren lana, GORROTOA GORROTO durangaldeko talde gaztearen lan berria, FELINE edo AGUR Gernikarren lanak, ESKIULA 20 mugaldeko taldearen lan postumoa edo BLESSURE Bizkaitarren EP berria

Bidasoa Attak! | Berritasunak atzerritik

Gure eskuetara iritsi diren hainbat herrialdetako diskoak entzunez pasako dugu gure ordua, esaterako Bulgariatik KONTROL taldarekin arituko gara, Brasiletik TORTURE SQUAD, Poloniatik DEZERTER, Alemaniatik TODSCHICK GEKLEIDET, L'ATTENTAT eta REIZ eta estatu batuetatik SCREECHING WEASEL taldeen lanik berrienak entzunez eta hainbat gorabehera kontatuz

Bidasoa Attak! | Anti-Regimen taldearen 40. urtemuga

Anti-Regimen taldeak 40 urte betetzen ditu eta horretarako ospakizun bira bat egingo dute Vomito taldearekin bat. Taldearen xehetasunei buruz hitz egiteko Anti-Regimeneko Mikelon izango dugu gomita gisa, kantu batzuk ere entzungo ditugu

 

Bidasoa Attak! | Euskal berritasunak

Aurtengo uzta oparoa izan da euskal musikaren aldetik eta nola ez ba saio hontan dagozkigun estiloetan ARESI, ATTURRI, HILERRI, ZOTZ!, ISKANBILA, ORREAGA 778, NEALLTA FOLA eta TATXERS taldeen disko berriak entzunen ditugu

Bidasoa Attak! | UK82 bilduma

Erresuma batuko punkaren bigarren eztandako bilduma interesgarria proposatzen dizuegu, ezagunak eta oso ezezagunak ziren , EXPLOITED, UNDEAD, THE BLOOD, PARANOIA, BROKEN BONES, ANTI STATE CONTROL, BLITZ eta DALEKS talde interesgarriekin