Eguberri kantuz: Kilimak

Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Kilimak

Eguberri kantuz: Ines Osinaga

Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Ines Osinaga

Eguberri kantuz: Ane Garcia

Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Ane Garcia

 

Eguberri kantuz: Andoni Ollokiegi

Eguberri kantuz 2022: Artistak zuzenean Euskal Irratietan / Andoni Ollokiegi

Goiz berriko gonbidatua: Txomin Heguy, Chimères Complicité elkarteko kidea

Biarritzen 600 metro karratu dituen “Les Découvertes” egoitza kolektibitate publikoak beregain hartu behar duela  adierazteko gutun publiko bat plazaratu du Complicité Chimères elkarteak. 27 urte dira Chimères antzerki taldeak jabego pribatua duen egoitza alokatzen duela;  eta interes publikoko antzerki eta arte etxe bat bilakatu delarik ere egoitza publikoa bilakatu dadin galdegiten dute.  Chimères Complicité elkarteko Txomin Heguy.rekin mintzatu gara,  Maia Muruaga:

Hegaztien kanpoko hazkuntza berriz ere kolokan eman du DDPPak

ELB sindikatuko hegazti hazleak, kanpoko hazkuntzaren alde agertu dira behin ere. Kabalak barnean atxikitzeko oharra egin die DDPP Biztanleriaren Babeserako Departamenduko Zuzendaritzak hainbat etxalderi, hegazti basatien kutsadura saihesteko. ELBkoek zentzugabetzat jo dute neurria; izan ere, soilik kutsadura kasuen %0,3a eragin dute orain arte hegazti basatiek. Pettan Prebende, Gabadiko oilo eta urtxokume hazlea:

Era berean, kanpoko hazkuntzaren alde on zein txarrak agerian emateko, Frantzia osoko 120 etxaldeeetan esperimentazio ikerketa abiatu dute abenduaren 23an.

DDPPko agenteen kontrolen aitzinean, elgarrekin ihardokitzera dei egin du ELBk. 

Migrazio politiken azkartze urtea izan da aurtengoa frantses Estatuan

Mugetako polizia kontrolak eta beroan egindako itzulketak ez ezik, Hendaiako atxikitze zentroan atxikituriko eta handik kanporaturiko pertsonen heina emendatu egin da. Baina 2023an frantses Estatuaren migrazio politiken gogortze fase berri bat emanen dela ohartarazi dute. 

Marie-Andrée Ouret: «Hogei liburutegiko euskal funtsak bateratu ditugu katalogo amankomun bakarrean»

 

Ipar Euskal Herriko euskal funtsen ataria da, bilketa.eus. Orotara 26.000 dokumentu digitalizatu eskura ezarri dituzte sarean, eta hogei liburutegietako liburu, dokumentu eta barren 130.000 erreferentzia bildu dituzte katalogo bakarrean. Lan gotor horren gibelean da Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, Nafarroa Beherea, 1970) Baionako mediatekako langilea. Goizberri saioan bilketa.eus atariaren nondik norakoak aipatu ditu.

Patrick Etxegarai: «Instalatzen den laborari gazte bakoitzeko, hiruk erretreta hartzen dute»

Ipar Euskal Herriko etxaldeen segida aztergai, Departamenduko Laborantza Ganbaran. 55 urtetik goitiko laborarien itzulia egin dute Xiberoa, Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri eta Errobi eskualdeetan, besteak beste. Bildutako emaitzek diote, erretretara hurbiltzen diren laborarien erdiak ez duela segidarik ukanen. Beste aldean, aldiz, gazte anitzek zailtasunak dituzte etxalde bat eskuratzeko; izan ere, etxaldeak familiakoa ez de norbaiti uzteko uzkur dira gehienak. Ikerketaren berri hartu dugu Goizberri saioan, Patrick Etxegarai, Departamenduko Laborantza ganbarako lehendakari-ordearekin.