”Leku eskasagatik, buraso batzu bortxatuak dira beren haurren harrera beste hizkuntza batean egitea”

Euskara hutsean ari diren haurtzaindegi eta haurtzain etxeak elkartzea deliberatu dute. Biarritze, Hendaia, Baiona, Angelu, Maule, Lakarra, Ziburu, eta Azkaineko haurtzaindegi eta haurtzain-etxeak Konkolotx deitzen den elkartea sortu dute. Adin tarte hortako haurren % 5 bakarrik ari dela euskaraz hutsean salatzen dute, baina bereziki, den galdeari erantzunik emaiteko ahalik ez dutela azpimarratzen dute. Elkarrekin, podere publikoen aintzinean indar gehio izaitea espero dute. Girekin izan dugu Leire Bidart, Lakarrako haurzaindegiko arduraduna eta Konkolotx elkarteko idazkaria

Txomin Peillen idazle eta euskaltzalearen heriotzaz: Jean Louis Davanten lekukotasuna

Joan den larunbat goizean zendu zen Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua. Jean Louis Davantekin mintzatu da Mattin Lerissa

Ehorzketak heldu den ostiralean Ligi Atherein atsaldeko 3etan

Lurzaindia, fundazioa bilakatzen da

Terre de Liens fundazioaren babesari esker, Lurzaindia ere fundazio bat izanen da hemendik goiti. Xuxen horrek zer ondorio duen erran dio Lurzaindiako kide den Maryse Cachenaut-k Marga Forestier-ri: 

Goiz berriko gonbidatua: Jean Claude Mailharin (22-12-09)

Euskal elkargoan bigarren talde bat aurkeztuko da larunbateko biltzarrrean. Bilgaiten deitzen da eta EHbai-en inguruko hautetsiak dira elkarretaratzen. Talde hunen buru  den Jean Claude Mailharin dugu gure gaurko gonbidatua.

Magna enpresak, Erdizen meategia egiteko proiektuari ekin dio

Duela ia hamarkada bat MAGNA multinazionalak meategia egin nahi duela Erdizen, eta Baztango herriko etxearen iritziaren gainetik egin nahiko luke, Nafarroako Gobernuak babesturik. Ibarreko erakunde publikoei herri galdeketak antolatzea debekatu die Espainiako Gobernuak. Inhar Iraizotz, Joseba Otondo Baztango auzapezarekin mintzatu da. Baztanen egin nahi dituzten makro-proiektuez bere iritzia galdegin dakogu:

Oroitarazi behar da, herri galdeketen antolakuntzaren harira, Guardia Zibilak Baztango 14 hautetsi mehatxatu zituela, zigor administratibo zein penalekin. Erdizko lur komunalei esker 80 etxalde bizi dira egun Baztanen.

Iparlab hasi da ekoizpenak saltzen profesionalei

40 bat laborariek osatzen duten Iparlab hasi da etxeko ekoizpenak  profesionaleeri saltzen xuxenki. Lana mutualizatzeko plataforma bat da, 5 sailetan banatua, barazkiak, esnekiak, haragiak, hegaztiak eta epizeria. Iparlaben diren 2 kide gaur gure gomitak. Argitxu Iturria barazki egilea eta Olivier Ximitx hazlea.

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-12-07)

Merina Gris, Kosmai Kosin, Sistemak Arriskutsuak Dira, Hilbera, The Deer, Baiuca, François Poitou & Pumpkin, Senbeï, Jambinai, Woorms, Levels, To The Grave

 

Etxebizitza sozialetako hauteskundeak: ALDA nagusi!

Lehen aldiz aurkezten zen, eta uste baino emaitza hobea lortu du ALDA elkarteak. Bizitegi sozialetako hauteskundeetan lehen lekuan iritsi da Office64 eta HSA egituretan. Xehetasunak lortu ditu Marga Forestier-k, Xebax Christy ALDAko kidearekin: 

Goiz berriko gonbidatua: Itxaro Borda (22-12-07)

Itxaro borda euskaltzain oso izendatua izan berri da. Zer ekarri gei duen, baita zendako idazten duen eta zendako euskaraz galdegin diogu