Prokuradoreak 1.500 euroko isuna eskatu du gibelapenik gabe akusatuentzat tren zerbitzua blokeatzeagatik

1500 euroko isuna gibelapenarekin bakoitzarentzat : hau da Anne Kayanakis prokuradoreak eskatu duena 9 bake artisauentzat. 150 bat pertsona bildu dira auzitegi aitzinean, gutti batzuk ez dute sartzeko parada ukan. Urtarrilaren 26an jakinen da erabakia, eta auzia bukatu bezain laster, Anne Marie Mendiboure abokatuarekin, Anaiz Funosas Bake Bideako buruarekin eta Alice Leiziagezahar auziperatuarekin mintzatu da Ihintza Arrieta:

"Aita ikusten genuen urtean behin hiru hilabetez, ez dugu harreman hori ukan amarekin izan dugun bezalakoa eta hori gogorra egiten du bereziki nerabezaroan"

Lehenengo aldiz, euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu Miren Azkarate kazetariak liburu batean. “IKUSEZINAK, erbesteratuen haurrak” liburuan, 8 lekukotasun edo testigantzak jasotzen dira. Hauen artean, Ihintza eta Haitz Aldana, Anai-arreben lekukotasunak jaso dira. Angel Aldana, haien aita bizitza guztia erbestean ezagutu zuten, Haurrak zirela, euskal herritik milaka kilometro bidaiatu behar izan zuten aitarekin egoteko. Aitor Errazkin lankidea, Ihintza eta Haitz Aldanarekin hitzegin du

Arbonan, Etxeta etxe multzoak beste "kontrako iritzi" bat jaso du

« Kontrako iritzia » Marie Josée Mialocq Arbonako auzapezaren proiektuarentzat. ETXETA lotizamenduaren aferaren azken gorabeherak dira. Inkesta publikoa egin duen inkestagileak ez du bat egin MECDU izeneko dokumenatuarekin. Argibideak Marga Forestier-rekin:

Goiz berriko gonbidatua: Txomin Poveda (22-12-15)

Zer dea abertzaletasuna gaur egun? Galdera horri erantzun nahi dio Bagira prozesuak. Abertzale munduko 10 pertsona bildu dira ekimen horren berri emaiteko. Txomin Poveda bozeramailearekin hitzegin dugu. Inhar Iraizotz: 

13.000 lagun bilduko dira Nafarroa Arenako Bertsolari Txapelketaren finalean

Finalaren aurkezpena astearte hontan egin dute. Zortzi finalistek ( Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina) Iruñako hitzordua ilusioz hartzen dutela nabarmendu dute. Aitor Errazkin lankideak xehetasunak bildu dizkigu.

Goiz berriko gonbidatua: Jean Pelle Iriart "Lurralde antolaketaz"

Goiz berriko gonbidatua: Jean Pelle Iriart "Lurralde antolaketaz"

Historia kronika: Peio Etxeberri "Kandido Saseta Etxeberria"

Aste huntan Peio Etxeberri-k, Kandido Saseta Etxeberria aipatu digu

"Mementu honetan, bronkiolitisa piko-pikoan da"

Bronkiolitisa epidemiagatik, 25 haur ospitaleratuak dira Baionako Ospitalean. Erran behar da hiru epidemiari aurre egin behar diotela pediatria zerbitzuan. Plan Xuria aktibatu dute oheak gehitzeko. Marga Forestier mintzatu da ospitaleko pediatra batekin: 

Bake bidea: Blokatze eguna zilegi zela erakutsiko dute Akizen

Orotara 20 ekintzaile epaituak izango dira uztailaren 23ko ekintzan hainbat garraio bide blokatzeagatik. Ostegun huntan, Akizeko auzitegian, trein bidean beren burua lotu zuten 9 ekintzaile auziperatuko dira. Hauen defentsan arituko diren 4 abokatuetarik bat da Arantxa Ihidoi. Marga Forestier-rekin mintzatu da: