Korrika, euskara ikasten dutenen ikuspegitik

Nola bizi dute Korrika, AEKako ikasleek ? Bereziki Baionan bukatzen delarik, aurten bezala. Baionako gau eskolan Korrikaren gaia landu dute urtean zehar klasean eta gehienek lan egingo dute igandean.

Marexalak kexu dira ELBkoek egindako ekintzarekin.

Joan den astean, prentsa agiri baten bidez, ELBk jakinarazi zigun ohar bat igorri ziela marexalei MHE eritasunari lotuak zaizkion gastuen %10 haien gain har dezaten, elkartasun keinu gisa. Erantzunik ez zutenez ukan, ekintza bat burutu zuten.

Euskal eragileekin lanean alternantzian

Aukera berria eskainia zaie Baionako fakultateko master-eko ikasleei. Irailetik goiti Euskal Ikasketetan alternantzian segitzen ahalko dute, hots eskolan eta lanean, izan Euskal Kultur Erakundean, Euskal erakustokian edota Eusko Ikaskuntzan. Argia Olzomendi eta Katixa Dolare Euskal ikasketetan erakasleak dira.

Urtzi Urkizu: «Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin»

Berria-n  lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du : Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero.

Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak : 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu emaiten al dio euskal jendartearen egungo beharrei ?

Beskoitze : Hitzarmen berri bat eta dimisio bat

Atzo gauean Beskoitzeko kontseiluak Ikastolaren aldeko urte bateko alokairu hitzarmena bozkatu du. Urte batez bere lurretan egoten ahalko da beraz. Denbora berean auzapezak dimisioa aurkeztu du.

Ander Errasti Kataluniako egoeraz

Pasa den astean bi gertakari garrantzitsu eman dira Katalunian edo Kataluniarekin zerikusia dutenak. Alde batetik Espainiako diputatuen parlamentuak amnistia lege bat onartu du, 2012tik Katalunian izan gertakari polikoan auzipetuak izan diren ororentzat, orain senatuan pasa beharko dena. Bestalde, Kataluniako bozak aitzinatzea deliberatu du Pera Aragones presidenteak. Gai hauek aipatzeko Ander Errasti, Bartzelonako unibertsitatean Filosofia Politikoko irakasle dena gomitatu dugu

Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry-ren errugabetzea galdegin dute Bake artisauek

200 babesle baino gehiago bildu dituzte Luhuson larunbatean. Kolore politiko guzietako hautetsiak eta jendarte zibileko herritarrak. Apirilaren 2 eta 3an, Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry auzipetuak izanen dira, 2016an Luhuson burutu armagabetze ekintza batengatik. Bake artisauen arabera, bake prozesuko momentu garrantzitsu bat izan zen eta errugabetzea galdegin dute.

"Idekidura haundiko gizona izan da Piarres Lafitte"

2 urteko lanaren ondotik, Piarres Lafitte apaiz, euskal idazlea eta kazetariaren Artxiboak bere webgunera plazaratu berri ditu Euskaltzaindiak, denen eskuragarri. Lafitte, besteak beste, Herria astekariko sortzaileetariko bat izan zen. Piarres Lafitte ezagutu zuten Peio Jorajuria eta Jean Michel Barnetxek.