Bertso trama musikatua Lartzabalen

Gaur Lartzabelako Ezpelletenia ostatuan 8ak 30tan, bertso trama musikatu bat antolatu dute ‘Azken afaria’ izena duena. Xalbat Alzugarayk du trama idatzi eta bertsolariak Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Julio Soto izanen dira. Aner Euzkitzek ere parte hartuko du ere baina ez bertsolari gisa baizik eta pianista gisa.

561. Xingar Feriaren agenda aurkeztu du Baionako herriko etxeak.

Baionako herriko etxeak aurkeztu berri du Xingar Feriaren agenda Bar du Marché Baiona Handiko ostatu famatuan. Aurten, beste urteetako antolaketa mantentzea erabaki du herriko etxeak, ostatuak goizeko oren batan hetsiz. Hala ere, datak aldatzea erabaki dute, besteak beste, aste santua eta frantziako bakantzetatik kanpo izateko, gaueko aforoa mugatzeko esperoarekin. Aurten xingar feria Apirilak 4tik 7ra iraganen da.

Baiona Iparreko Table du Soir elkarteak neguko denboraldia laister bukatzen du.

Aurtengo bilana egin dute eta aurten ere zenbakiek gora egin dute azkar. 13 000 afari zerbitzatu dituzte. Apirialaren 8an bestalde udako sasoina abiatuko dute, eguerditako bazkaria eskeiniz astean zehar. Marga Forestier mintzatu da Serge Betelu, Table du Soir-eko laguntzailearekin.

Kanbo eta Ezpeletatik pasako da Itzulia heldu den astearte eta asteazkenean.

Aspalditik ez duela muga pasatu txirrindula lasterketak. Aurten ehun urte betetzen ditu gainera, aukera iparraldetik iragaiteko bigarren eta hirugarren etapen karietara.  Jonas Vingegaard, Primož Roglič edo Remco Evenepoel bezalako kiroarika ikusteko parada izango da. 

Maialen Berra Zubieta: « Baionan ere queer mugimendua bada »

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere. Bitxi Bitxi kolektiboa transfeminista, antirrazista eta antikapitalista bezala definitzen da. Leku seguru bat sortu nahi izan dute besta lasaiki egin ahal izateko eta haien izaera plazaratzeko. Maialen Berra Zubieta talde honetako kide da, goiz honetako gomita izan da. 

Gorka Torre kondenatu du Baionako auzitegiak atzo.

500€ko isuna, Garazin egin euskararen aldeko tindaketa batengatik eta hilabete bateko presondegi zigorra gibelapenarekin, DNA aztarna ez emateagatik. Herribiltzakoendako, epaiketak euskararen egoera larria argian ezarri du.

ELB Hazparneko Intermarche-n

Merkatu libreko ondorio txarrak salatu dituzte ELBko laborariek atzo goizean. Hazparneko Intermarche-n ekintza egin dute ELBko laborariek, argitan emateko Zelanda Berriko bildotskiek hemengo mozkinak lanjerrean ezartzen dituztela.

Txetx Etcheverry: «Ene ustez apirilaren 8ko armagabetzearen ondoren,gure indar harremana estatuekiko handitu da»

Heldu den astean Pariseko auzitegi korrekzionalean, Txetx Etcheverry eta Beatrice Molle-Haran epaituko dituzte, 2016an Luhusoko armagabetzean parte hartzeagatik. Txetx Etcheverry Goizberriko gomita zen.

Ihintz Oliden: « Korrikak Euskal Herriko karrikak bete ditu »

Bukatu da Korrika. 2700 kilometro egin ondotik, Baionan egin ditu azken urratsak eta argitu da ere nork idatzi duen lekuko barnean 10 egunez joan den mezua. Ihintz Oliden, AEK-ko Ipar EHko koordinatzailea Goizberriko gomita ginuen.