Xiberoan 0 eta 3 urte arteko haurrak, osoki eüskaraz haziak izaiten ahalko dira

Maulen, düela 7 urte sortü zen « Xübükota », lehen haurzaintegia eta bakarra osoki eüskaraz ari dena. Gaur egun, 3 haurzainek lan egiten düte bertan eta bakotxa 4 haurretaz arduratzen ahal litzateke. Baina haien egoitza ttipiegi izanki, 10 haur besterik ez dituzte errezebitzen ahal. Horregatik, düela 3 urte egoitza handiago bat xekatzen hasi ziren. 
Berri ona iragarri zuten joan den ostegünean haien biltzar nagusian. Luxi Agergarai langilea eta Maialen Larrori Xubukota elkarteko administraria

Egoitza Mauleko Matalas karrikan atxeman düte. Departamentüarena zen « Ingeniarien etxea » deitüriko bastimentüa « Solia » alokatzaile sozialari saldüa izan zaio. Obrak 2024an hasi behar lirate.

« Goizetan, termometroak 14°C markatzen du… »

Aste bat baino gehiago berogailu eta urik gabe Hiriburuko ikastolan. Gas faktura ezin pagatuz, Hiriburuko Ametza ikastolak berogailuak moztu behar izan ditu. 100 bat haurrekin egunerokoan nola moldatzen diren jakiteko bertara joan da Marga Forestier: 

“Herriak berotuko du AMETZA”

5.200€ bildu ditu Arizmendi Ikastolak, Hiriburuko ikastolaren alde. “Herriak berotuko du AMETZA”, Ametza ikastolaren aldeko ekimena antolatua zuen. Gipuzkoako 5 ikastetxe biltzen ditu ikastola horrek. Elkartasunez, gaztain eta orri salmenta egin zuen joan den astean Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Iñaki Gonzalez Pagaldai, Arizmendi ikastolako irakaslea da. Elkartasun ekimena nola iragan den erran digu:

“Gehiago egin beharko genuke, baina emeki emeki euskararen lekua hedatu da”

France 3 Euskal Herri telebista saioak 30 urte bete ditu aurten. Frantses telebista publikoak, eremuka saio berezi bat proposatzen du hexagono guzian eta 1992ko azaroan eman zuen ipar euskal herriari doakion lehena, 23an xuxen izaiteko, 6 minutako saio batekin. Geroztik anitz garatu da saioa, eta euskararen lekua ere aldatu da. Allande Boutin kazetaria da hastapenetik, eta gurekin dugu

« Gazteen etxebizitzak : zertan gira ? »

Urte batez Garapen kontseiluak aztertu du etxebizitzaren bilakaera barnekaldean, diagnostiko baten egiteko. Eta berezikiago gazteek dituzten zailtasunen ikuspegi bat emateko. Joan den ostiralean etxebizitaren aktore asko bildu ziren Lekornen. Marga Forestier mintzatu da Paxkal Indo Garapen Kontseiluko presidentearekin: 

Ipar Euskal Herriko ariguneak: Bidarteko Spot ostatu jatetxea

Arigune da Bidarteko Spot ostatu jatetxea. Estia eskolaren eta Izarbel teknopoloaren ondoan kokatzen da eta ikasle eta langile ainitz hurbiltzen da eguerditan bazkaltzera. Horregatik hurbildu gira bertara, hango jabearekin mintzatzera. Indar berezi bat egin du Thierry Cornuk gurekin euskaraz aritzeko:

Euskal Herria Bai koalizio politikoak bere lehen kongresua egin du Baionan larunbat goizean

Euskal herria Bai koalizio abertzaleak bere lehen kongresua egin du Baionan, 200 pertsonen parte hartzearekin eta zuzendaritza berri bat osatuz. Nicolas Blain izanen da idazkari nagusia eta Mathilde Hary bozeramailea. Estrategia politikoari dagokionez, koalizio abertzale, ekologista eta feministak… 2026ko herriko bozak izanen ditu jomugan… eta, estatus Politiko berri bat adosteko lan bat abiatuko du indar sindikal, sozial eta poliko ezberdinekin. Jose Luis Aizpuru:

Indarkeria Matxista salatzeko manifestazioa egin dute larunbatean Baionan

Emazteen Kontrako bortizkeria salatzeko berriro ehundaka emazte atera dira karrikara aste hondar honetan euskal Herrian. Larunbatean… Baionako herriko etxetik atera ziren  manifestazioan  Planing Familiale, PAF edo Emazteek Diote elkarteek deiturik, besteak beste. Emazteen kontrako bortizkeria egunerokoa dela oihukatu zuten, eta molde ainitzetan gertatzen dela bortizkeria hau. Gizonen hezkietan dagoela gakoa azpimarratu zuten… eta ttipitatik landu beharrekoa dela Amandin eta Sandrak , manifestazioan parte hartu zuten

 

Bertsolaritza frantziako ondare inmaterialan sarturik da !

Igan urteko bedatsean egin zuan galtoa bertsularien lagunak alkarteak, ikerketa luze zonbait eraman ondotik. Eta igan astean jakin due baiezkoa. Ezagupen honek harremanik ez düen beste erakundeekin aritzea aisatuko du.
Erran behar da bertsolaritza hanitx garatu dela azken urtetan. Bataz bestekoan 120 bat bertso saio antolatzen dutue urte oroz. Eta aurten 250 ikasle badira bertso eskolan. Ainoa Elizondo Bertsolarien lagunak alkarteko langilea :