Jenofa Lamarque: « Egia da hemen batzuetan informazioak lortzeko zailtasunak ditugula »

Osasun arloko langileen komunitate bat sortzeko xedea du 3 probintzietako CPTS egitura berriak. Lehen bilkura publikoa egin dute Donapaleun asteart huntan. Antton Castoreo mintzatu da Jenofa Lamarque elkarteko koordinatzailearekin.

Gai filosofikoez, euskaraz hausnartzeko hitzordu berri bat.

"Filo Txoko" hitzordua estreinatuko dute ostiral honetan Baionako Biltxokon. Helburua gogoeta filosofiko bat gauzatzea da, euskaraz mintzatuko diren gomitekin. Lehen gaualdi horretan, Piarres Aintziart filosofia irakasleak euskaraz filosofia egiteko beharra mahaigaineratuko du. Berekin izanen da ere, Beñat Castorene, berriki Simone Weilen L’enracinement 1949ko lana itzuli duena. Luzien Etxezaharreta Maiatz elkarteko eramaileak eman dizkigu xehetasunak.

Auzapezen biltzarra berpizten dute

Auzapezen Biltzarra berriz piztu nahi dute eta Izurako auzapeza da buru. Izan ere, Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik, auzapezen biltzarraren errola zein zen ez zen argi, eta horren ondorioz, lokarturik gelditu zen. Baina aurten, dinamikaren berpizteko xedea dute eta Daniel Olcomendy buru gisa izendatua izan da.

«  Écologie Positive et Territoires » alderdiaren baitan aurkeztuko da EAJ-PNB Iparraldean

EAJ-PNB-k bere hautagaiak aurkeztu ditu gaur Biriatun Europako hauteskundeen kari. 8 alderdi politiko batzen dituen «  Écologie Positive et Territoires » zerrendan aurkeztuko da EAJ Iparraldean. Alderdi politiko zabal horrek 3 ardatz politiko nagusitan antolatzen da : Europar Batasuna, Egitasmo ekologista eta Erregionalismoa.

Ahalen Festibala Mauleko elbarrituen integrazio eguna

Larunbatean Irriz beterik zen Mauleko jai alaia. ahalen festibalaren bigerren edizioa antolaturik izan da xiberoko 40 bat elkarteren partaidetzarekin. Helburua zen aktibitaten proposatzea elbarrituentzat eta ber denboran beste bizitzeko manera bat erakustea elbarrituak ez direnentzat. Ostiralean filma eztabada izan bada, larunbatean egunaldi osoan aktibitate ainitz proposatuak ziren.