Txomin Poveda: « Gure gogoeta ez da soilik bozketan gelditzen »

Aberri Egunean urte eta erdiz jorraturiko dosierra aurkeztu zuen Bagira ekimenak Uztaritzen, Ipar Euskal Herriko ezkerreko mugimendu abertzalearen geroaz. Liburuxka batean atera dituzte ondorioak eta horiek sakontzeko xedearekin Txomin Poveda soziologoa gure Goizberriko gomita zen.

Pagolako azken maskarada

7 probintzietako euskaldunak etorri dira Pagolako azken maskaradarentzako. Xiberoko 15 plazen itzulia egin ondoan, nostalgia minimo batekin pagolarat dira iritsi maskaradakariak. Suprisaz beterik zen emanaldia, eta horrek publikoa eta aizaleak hunki ditu.

Jérémy Savatier eta Justine Jadot aurkeztuko dira Ekologisten zerrendan, Europako hauteskundeetan.

Duela bost urte, Europako bozetan emaitza ona egin zuen Berdeen taldeak, hirugarren lekura helduz departamenduan. Aurten Marie Toussaint zerrenda buruaren gibelean mobilizatzera deitzen dute tokiko militanteek ere.

Amaia Portugal ETB-ko kazetaria Eurpoako bozetaz.

Amaia Portugal, Euskal Telebistako kazetaria da Bruselan Europako Batasuneko dozierrak jarraitzen ditu, bai parlamentuan edo Europar Batasunean, bai Bruselan edo Estrasburgon. Europako bozetaz mintzatu da gurekin.

Heletako Agerria berria larunbatean berpiztuko da azkenean

Urteetan hetsirik izan ondotik, berriz berpiztuko dira Heletako Agerria ostatuko eta ondoko Agerraldi  dantzalekuko eraikinak. Lau milioi euroko lanak egin ditu bertan herriko etxea. Ostatu zaharrean denda bat ezarriko dute, eta etorkizunean haurtzaindegi bat sortzeko espazioa egokitu dute. Horrez gain, hamahiru apartamentu ere eraiki dituzte murru horien barnean. Ostatu-etxalde horren lurretan, aldiz, bost kinesiologo instalatu dira. Lan handiak bururaturik, apirilaren 27an estreinatuko dute Heletako herri erdiguneari bizia emanen dion gune zaharberritua.