ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-11-16)

Hibai, Olaia Inziarte, Musde Pillikez, The Kraven, Jo Jet I Maria Ribot, Nadine Khouri, Louise Attaque, Iggy Pop, Pinpilinpussies, Rabbit Junk, Valve, Cabal.

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bordelen

Seaskak Bordaleko giza eskubideen plaza okupatu du atzo eguerditan, euskaraz azterketen pasatzeko eskubdiearen aldarrikatzeko. 1000 ikasle, erakasle eta buraso bildu dira, Frantses estatuari mezu baten pasarazteko eta horien kexua adierazteko. Brebeta eta Baxoa euskaraz pasatu nahi dituzten ikasleek horien aldarrikapena oihukatu dute Bordaleko karriketan. Han zen Antton Castoreo:

 

“Ez dugu beti asmatu, baina ABko militante guziak harro izan daitezke abentura hortan parte hartzeagatik”

Abertzaleen Batasuna alderdi politikoa ofizialki desagertu da. Hala jakinarazi du Jakes Bortairu bozeramaileak, EH Bai alderdiaren kongresuaren bezperan. Hemendik aitzina indar guziak EH Bai-n emanen dituztela azaldu dute. 1988an sortu zen Abertzaleen Batasuna, baina azken urteetan aktibitate publikorik ez bazuen ere, biltzen segitzen zuen. Jakes Borthaitu AB-ren sorrerako militantea gurekin dugu

Larunbatean abiatu da Eskulari Pro pilota txapelketa Milafrangan

Darmendrail nagusitu da Saint Paulen kontra 40 / 23 eta Maiz Echeverriaren kontra 40 / 16. Larunbatean abiatu da Eskulari Pro pilota txapelketa Milafrangan. 10 pilotari ariko dira hiru asteburuz eta final laurdenak eta Aurtengo txapelketaren ibilmoldea pixka bat aldatu dutela erran dio Eric Cachenaut antolatzaileak Ihintza Arrieta-ri: 

“Hezkuntzaren hizkuntza, giza eskubide bat da. Eta Frantziak ez du aplikatzen”

Azterketak euskaraz egiteko aldarrikapena Bordelera eremanen du Seaskak astelehen goiz huntan. Seaskako lau kolegioetako eta lizeoko ikasle eta irakasleak, giza kate bat antolatu dute Bordelen. Errektoretza, Giza Eskubideen plazarekin lotzea da helburua, 12.00etatik 13.00etara. Gurekin Peio Jorajuria, Seaskako presidentea

NeoK- Neo Organic Kemistry- Zientzia dantzan jartzen duen ikuskizuna

Biarritzen estreinatu berri den So.K konpainiaren “Neok” ikusgarriaz mintzatu ahal izan gara So.K konpainiako zuzendari den Julien Corbineau eta Garazi Garcia-Palacios dantzariarekin. Julien Corbineau fisika eta kimikako erakasle da ere  eta zientziaren alde emozionala azaleratu nahian,  eskala mikroskopikotan gertatzen diren materiaren eraldaketak dantzara ekarri ditu besteak beste NEOK ikusgarri honetan,  euskal ihauterietako Kotilun Gorri pertsonaiatik abiatuz.

Kronika kulturala: Julen Achiary "Nortasun eraileak"

Kronika kulturala:  Julen Achiary "Nortasun eraileak"

 

Lurrama aipagai Maritxu Intzagarairekin

Asteburu huntan Lurrama laborantxa herrikoiaren besta Miarritzera itzultzen da. Horren karietara egunero pesta horren aspektu desberdin bat aipatazen dautzuegu. Gaur, haurren xokoa eta haurren dako animazioak aipatuko ditugu. Antton Castoreo mintzatu da Maritxu Intzagaraiekin: