Goiz berriko gonbidatua: Amaia Bidart, medikua "Emazteenganako bortizkeria matxistaren kontrako nazioareko eguna"

Azaroaren 25a emazteek jasaiten dituzten bortizkerien kontrako nazioarteko eguna da. Ekitaldi anitz antolatuak dira Ipar Euskal Herrian gaindi bortizkeri horiek argitan ezartzeko eta salatzeko. Goiz Berrin Amaia Bidart medikuak bere lekukotasuna ekarri dauku:

Ipar Euskal Herriko ariguneak: Bidarteko HUPI enpresa

Bidarteko HUPI enpresa adimen artifizialean berezitua da. Horri esker, hainbat enpresa laguntzen ditu eguneroko antolaketa, produkzio edo garraioan, iparraldean eta hegoaldean. HUPI enpresa, euskararen alde engaiatua da. Badu hainbat urten bere langileei AEK kurtsoak proposatzen dizkiela astean behin. Eta aurten, Euskaraldiaren karietara, ARIGUNE bezala engaiatu da. Marga Forestier mintzatu da Kattin Dassance bertako langile batekin:

Jasandako bortizkeria adierazteko ikusgarria

Emazteen kontrako bortizkeriaren salaketa eguna da ostiral huntan. Ikusgarri bat proposatzen dute, preseski biktimak izan diren 6 emaztek eta Heletako Bacharte Danza konpainiak. Dantza, anzterkia eta bideoari esker gertatutakoa kondatzen saiatuko dira. Marga Forestier:

 

Bihar Emazteen kontrako bortizkeria salatzeko eguna izanen da. horren kari, elgarretaratzeak izanen dira 18:30tan Baoinako herriko etxean eta 19:30tan Luhusoko plazan, Itaia emazte taldeak antolaturik. Hendaia eta Irun artean ere manifestaldia eginen dute atsaldeko 17:30etan. Larunbaten aldiz, Baionan manifestaldia antolatu dute hainbat elkartek atsaldeko 5etan.

Ipar Euskal Herriko ariguneak: Hendaiakoop saltoki parte hartzaile kooperatiboa

Euskaraldia aurrera doa, euskal herri osoan milaka ahobizi eta belarriprestek ariketa sozial erraldoi honetan parte hartzen ari dira. Hauekin batera, mota guztietako entitate eta elkarteek, ARIGUNEAK osatzen dituzte. Hendaian aurtengo ekitaldian 30 arigunetik gora  izena eman dute. Zerrenda honetan, ileapaindegiak, okindegiak, banketxeak eta kafetegiak besteak beste. Hendaiakoop saltoki parte hartzaile kooperatiboak ere euskaraldiarekin bat egin nahi izan du. Ander Fernandez, Hendaiakoop-eko kidea

EH Bai-ren lehen kongresua larunbatean iraganen da

Ibiakoitz huntan, azaroaren 26an, EH Baiek bere lehen kongresua antolatzen du. Alderdiko zuzendaritza arraberritu beharko dute eta ondoko urteen norabideak zoin izanen diren zehaztu. Fase politiko berri batean girela diote alderdikoek. Anita Lopepe bozeramailearekin mintzatu gira.

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-11-23)

Akaleia, Verde Prato, Ezpalak, Asgarth, La Femme, Jesse Tabish, Tiken Jah Fakoly, Deluxe, The Wombat, Gaupa, As They Burn, Antes Muertos

Herriko auzapeza etxe saltzeetan bitartekari!

45 etxe dituen Urrüstoi –Larrabileko auzapezak nola lortu du  herrian etxeak saltzea higiezin agentzietatik pasa gabe? Zer egin dezake auzapez batek? Hortaz gain herri ttipietako buruhasuteen berri emaiten digu Allande Davant-ek:

Ipar Euskal Herriko ariguneak: Heletako Ezkaratza jatetxea

Euskaraldia hasi da joan den ostiralean! Ahobizi eta belarripresten gain, gune batzuek hautua egin dute arigune izatea, erran nahi baitu euskara argitan ezartzea. Ipar Euskal Herrian 350 baino gehiago dira. Goiz guziz, horietariko bat aipatzen dautzuegu. Gaur, Heletako Ezkaratza jatetxea aipatzen dugu:

“Disko honetan, gure munduaren alde absurdoa agertzen da”

Joan den ostiralean aurkeztu zuen Willis Drummond baionako musika taldeak bere azken lana, Bilboko kafe antzokian. « Hala ere » deitzen da Jurgi Ekiza, Xan Bidegain, Felix Buff eta Vincent Bestaven Botibol-en lan berria, taldearen 10garrena, 7garrena estudioan. 9 kantuz osatua da. Bira hasiko dute larunbat huntan Bilbon, Miarritzeko Atabalen izanen dira abendoaren 2an, ipar euskal herriko Orbel eta Lumi taldeekin batera, baina lehenik, gurekin dugu Jurgi Ekiza kantaria