Goiz berriko gonbidatua: Biga Bai, elebidun saileko buraso elkarteko Yann Chenau eta Luxi Detxart

Biga Bai, elebidun saileko buraso elkarteak bide orri berri bat idatzi du.  Bere helburua da, elebidun sailetik ateratzean ikasleak hiztun osoak izan daitezen.  Horrez gain, ikasle galtze handia sentitzen dute lehen maila eta kolegioaren artean. Segipen hori segurtatzeko baliabideak eskatzen dituzte. Marga Forestier mintzatu da Yann Chenau (biga bai-eko bulegoko kidea) eta Luxi Detxart (elkarteko permanentea) -ekin: 

Lurramako kronika: Julen Dolosor

Aste guzian LURRAMAren aurtengo edizioa aurkeztuko dizuegu kronika ezberdinen bidez. Gaur, LURRAMA-k proposatzen dituen kontzertu, dantza ikusgarri eta animazioak aipatzen ditugu Julen Dolosor-ekin, Marga Forestier-ren mikroan: 

“Mendiaren erabilpena lehen baino gehio kudeatu behar da”

Lurrama, Laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. « Mendiguneak bizirik ! » hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira. Hitz orduaren gazaita Cyrille Marlin Bordaleko geografo eta pasai antolatzailea izanen da. Mendia eta laborarien arteko harremana azterten saiatuko dira mintzaldien bitartez, bai eta gaur egun mendian diren praktika ezberdinak. Iñaki Berhokoirigoin presidentea gurekin dugu

Lurramako kronika: Txomin Elosegi

Asteburu huntan Lurrama laborantxa herrikoiaren besta Miarritzera itzultzen da. Horren karietara egunero pesta horren aspektu desberdin bat aipatazen dautzuegu. Gaur, urtero antolatzen den Xefen bazkaria aipatuko dugu. Antton Castoreo mintzatu da Txomin Elosegirekin: 

Lurramako kronika: "Biziki kontent gira gure usaiako Lurrama berriz antolatzea" Miren Harinordoki

Aste guzian LURRAMAren aurtengo edizioa aurkeztuko dizuegu kronika ezberdinen bidez. Astelehen huntan, hasteko, Miren Ariñordoki Lurramaren antolatzaileetariko kidea entzunen dugu. Egitarau eta antolaketa orokorra aipatu dio Marga Forestier-ri: 

“Urtean zehar 1200 tona hazkurri banatzen dugu, kasik 12 000 pertsonendako”

Azaroaren 25 eta 26an iraganen da urteroko Hazkurri Bankuaren bilketa handia supermerkatu eta denda handien ateetan. Baina Euskal Kostako Hazkurri bankuak bere urte osoko aktibitatea ez du bilketa horri esker bakarrik egiten. MESA dispositiboa berriz piztea erabaki dute, tokiko enpresen engaiamendua eskatzeko. Marga Forestier-k gehiago jakin du Filgi Claverie-rekin: 

"200 kg tripotx baino gehio prestatu dituzte Biriatuko besten hasierako afarirako"

Biriatuko San Martin besten arira, 520 lagunendako Tripotx afaria prestatu dute. Hitzordua ostirala hontan eta afarirako txartel guztiak saldu dituzte. Afari honetarako tripotxak, Urruñako Camino Berri sagardotegi-Jatetxean prestatzen dituzte, 1500 tripotx inguru, 200 kg baino gehio. Afarirako tripotxak prestatzeko, 8 lagun hiru egunez lanean ibili dira. Pierre Ibarburu, Urruñako Camino Berri jatetxe-Sagardotegiko nagusiarekin hitzegin dugu

Black is Beltza II: AINHOA animaziozko filma gaur aurkeztuko dute Baionan

Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza II: AINHOA animaziozko filma gaur aurkeztuko dute Baionako Atalante zine gelan arratseko 19etatik goiti. Iparraldeko zine aretoetara azaroaren 16tik aurrera iritsiko da baina bi aurre estreinaldi izanen dira astebukaera honetan. Ostiral honetan lehena Baionan eta bihar (larunbata) Donibane Lohitzunen. Gaurko aurre estreinaldia kari gaualdi berezi bat antolatu da Atalante zine gelan eta gaurko egunaren nondik norakoak bilduko ditugu, Maia Muruaga: