“Mundiala oro har ustela da”

Futbolaren erritmora biziko da Qatar ondoko asteetan. Lehen aldia da arabiar erresuma batek Mundial bat antolatzen duela, eta egia da polemika handia sortu zuela Qatar hautatua izan zelarik mundiala antolatzeko. Giza eskubide frango urratzen dituelakoan, ekologia mailan ere urraketa frango egiten dituelakoan, baina baita ere Qatarek ez duelako Futbolaren kulturarik. Beti ere, 32 selekzio lehiatzen hasiak dira atzoz geroztik. Patxi Vrignon Etxezaharretak, AFP agentziarendako segitzen du mundial hori zuzenean Qatarretik 

Panpi Laduche pilotari eta kantari Azkaindarra omendu dute bere herrian

Azkaineko frontoiari izen berria ezarri diote. Panpi Laduche izena eman diote, pilotari ezagunaren omenez. Ez zen pilotaria bakarrik, kantaria ere, eta guzti hori ohoratu nahi izan dute azkaindarrek. Han zinen Ihintza Arrieta:

 

Elgarrekin jantzi dute txapa Belarri prest eta Aho biziek Baionako gaztetxean

Giro alaian abiatu da Euskaraldia, Euskal Herri guzian eta iparraldean ere. Atzo Baionako Zizpa gaztetxean egin dute abiatze ekitaldia eta denek batera txapa jantzi 7terditan ttanko. OPH raplariaren ondotik, Zilia Heredia Euskaraldiaren koordinatzailea, Kike Amonarriz Topaguneko burua eta Antton Kurutxarri EEP-ko presidentak hitza hartu dute. Marga Forestier han zen:

Goiz berriko gonbidatua: Xan Aire “euskarak euskara ekartzen du”

Euskaraldia abiatzen da gaur eta gure hizkuntzaren harat hunatak hurbiletik segitzen dituen Xan Aire gurekin izanen da.
Euskaraldiaren funtsa eta helburuak aipatuko ditugu bainan ere euskaraz aritzeko gure egunerokoan, nola egin usaia batzuen kanbiatzeko eta aurre iritzi batzuen ezeztatzeko. 

Hiriburuko Ametza ikastola berogailu eta ur berorik gabe, energia kostuen goratzearen ondorioz

7 aldiz biderkatu zaie gas faktura Ametza Ikastolan. Ezin pagatuz, kontratua uztea erabaki du Hiriburuko Ikastolak. Ondorioz berogailua eta ur beroa ez dute gehiago ukanen haurrek astelehen huntatik goiti. Marga Forestier mintzatu da Joelle Eiherabide ikastolako ko-lehendakariarekin:

 

Goiz berriko gonbidatua: J. Mixel Coscarat Baigorriko auzapeza

Baigorrin herriko etxe berriaren estrena eginen da larunbat huntan eta karia hortarat Baigorriko auzapeza den J Mixel Coscarat gomitatu dugu eta parada izan da herriaren harat hunatak aipatzeko.

Kronika kulturala: Peio Berteretxe "Antzerkiaren forma historikoaz"

Kronika kulturala:  Peio Berteretxe "Antzerkiaren forma historikoaz"

 

Euskal Elkargoan zerrendak aurkezteko ekimena antolatzen hasi dira

Euskal Hirigune Elkargoan, hautetsiak antolatzeko "lasterketa" abiatua da.
Lehen urratsa emana izan da, beren burua apolitiko gisara aurkezten duten 36 hautetsik, zerrenda amankomun batean parte hartzeko nahikeria agertu baitute. Abenduaren 10eko Elkargoaren osoko bilkuran aurkeztuko lukete iniziatiba. Jose Luis Aizpuru mintzatu da Alain Dubois, Makeako auzapezarekin 

Goiz berriko gonbidatua: Mattin Epherre, BIHUR enpresako bürüa

Textila, eraikuntzako materiala ala orano janaria… Agro-Indüstriaren ondarrekin arraziklatze ekonomi bat sortzen ari da. Hartakoz « BIHUR » enpresa gaztea agro injeniürgoan  lan egiten dü ondar horien balorizateko gisan. Ondarrekin egiten ahal den ejenplü bat aipatü deikü Mattin Epherre, BIHUR enpresako bürüak: